Istiluak izan dira EHUren Donostiako campusean, Berruetaren eta Sanchizen omenaldia dela-eta

2004ko martxoaren 16a
12:49
Entzun
Larunbatean Esainiako polizia batek Iruñean hil zuen Angel Berruetaren hilketa zein igandean Hernanin Ertzaintzaren karga baten ostean zendu zen Kontxi Sanchizen heriotza salatzeko, greba egiten ari dira EHU EuskalHerriko Unibertsitateko ehunka ikasle.

Donostiako campusean protesta egin nahi zuten ikasleen eta Ertzaintzaren artean istiluak izan dira gaur goizean. Ikasleetako batzuk jakinarazi dutenez, goizeko 09:25 aldera Berruetaren eta Sanchizen heriotzak salatzeko kartelak jartzen ari ziren hiru ikasle, eta "eztabaida beroa" izan dute segurtasun guardiekin.

Handik piska batera, Ertzaintza agertu dela diote ikasleek, eta kartelak jartzen ari ziren hiru gazteak erretenitu egin dituztela. Ikasleek ez dutela eragozpenik jarri agertu dute iturri horiek, baina, hala ere, bi ertzainek gazteetako bat ukabilka jo dutela, "gazteari min handia sorraraziz".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.