Nafarroa Espainia da zihoen pankarta batekin Iruñako kaleetan barna manifestazioa egin dute Falangeko jarraitzaileek. Zalaparta eta istilu artean. Espainiaren batasunak aldarrikatzeaz gain Euskal Herriaren aurkako oihuak egin dituzte, baita Batasunaren eta euskal presoen aurkakoak ere. Manifestazioan parte hartzen ari zirenek ArnaldoOtegiren aurpegia zuen panpina bat urkatu dute Batasuneko kidearen heriotza antzeztuz.
Falangiste manifestazioarengatik protesta egitera hurbildu diren herritarren aurka oldartu da Espainiako Polizia Nazionala. Autobus geltokitik abiatu da Falangek deitutako manifestazioa eta hasieratik polizia izan dute alboan. Manifestarien probokazioaei aurre egin diete hainbat lagunek eta elkarri irainka eta harriak botatzen aritu dira.
Urriak 12
Istiluak izan dira Falangeak Iruñean deitutako manifestazioan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu