Istiluak izan dira Um el Fahm hiri palestinarrean, hautagai ultraeskuindar sionista baten presentziagatik

2009ko otsailaren 10a
18:10
Entzun
Israelgo Legebiltzarrerako diputatuak hautatzeko bozketa egiten ari diren egunean normaltasuna da nagusi bozkalekuetan, baina israeldar-palestinarrak gehiengo osoa diren hiri batean, Um el Fahmen (Nazarethetik eta Zisjordaniatik gertu), istiluak izan dira, eskuin muturreko hautagai judu bat, Arye Eldad, bozkaleku batera gerturatu denean. Hautagaia handik atera behar izan du Israelgo Poliziak, eta bost herritar atxilotu ditu.

Eldad eta honen laguntzaileak gerturatzean, haren autoaren kontra harrika hasi dira hainbat lagun. Eldadek apoderatu postuan ordezkatu behar zuen bere alderdiko (Fronte Nazional Judua) buru Baruch Marzel, kolonoen buruzagia. Marzelek ez du bozkalekura sartzerik izan, ordu batzuk lehenago, goizean, dozenaka manifestarik sarrera eragotzi diotelako.

Gainerakoan, Kadima (zentro-eskuina), Likud (eskuina) eta Meretz (zentro-ezkerra) alderdiek hainbat irregulartasun txiki salatu dituzte Israelgo Hauteskunde Batzordearen aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.