Istiluak Tiananmen plazaren inguruan, Poliziaren eta manifestarien artean
Istiluak izan dira Pekingo Tiananmen plaza ezagunaren inguruan Olinpiar Jokoengatik beren etxeetatik alde egin behar izan duten bizilagunen eta Polizien artean. Bizilagun horiek ez dute onartzen beren bizilekuak uzteagatik eman dieten kalteordaina -metro koadroa merkatuan baino askoz ere merkeago ordaindu nahi dietela salatu dute-, eta 50 batek elkarretaratzea egin dute. Indarrez sakabanatu ditu Poliziak. Beren etxeak zeuden lekuan Olinpiar Jokoetarako merkataritza gunea eraiki du Txinako Gobernuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu