Istripu baten ondorioz itxita egon den GI-627 errepidea ireki dute

2008ko urtarrilaren 10a
16:18
Entzun
Bi autok eta kamioi batek elkar jo dute gaur goizean GI-627 errepidean, Arrasate (Gipuzkoa) parean, eta inor larri zauritu ez bada ere, errepidea itxi egin behar izan dute ibilgailuak traban geratu direlako. 08:20 aldera gertatu da ezbeharra, eta 11:45 inguruan ireki dute. Bitartean auto ilarak sortu dira inguruetan.

Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Citroen markako auto batek eta BMW etxe beste batek eta kamioi batek talka egin dute, Epeldeko bidegurutzearen parean, Kanpazar alderako irteera inguruan. Bi lagun zauritu dira istripuan, baina biak arin.

Kamioia, ordea, errepidean trabeska geratu da, eta, gainera, atoian zeramatzan aluminio xafletako zenbait erori egin dira.Ondorioz, bidea itxi egin behar izan dute ia hiru ordu eta erdiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.