Itsasoa eta kostaldea astinduko dituen haize denboralea iragarri dute gaurko eta biharko

2008ko martxoaren 10a
19:07
Entzun
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak haize denboralea iragarri du gaurko eta biharko. Bereziki arriskutsua izango da itsasoan eta kostaldean; izan ere, 100 kilometro/ordutik gorako haize boladak eta bederatzi metrorainoko olatuak espero dira.

Euskalmet Euskal Meteorologia Zerbitzuak olatuen altuera adierazgarriena bost metro ingurukoa izatea espero du gaurko, baina arratsaldean zazpi eta zortzi metro inguruko olatuak izango dira. Bihar goizean, olatuen altuera berdin ibiliko da, eta sei eta zazpi metrora jaitsiko da goizean. Halaber, gaur hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, moderatua, indartsua tarteka.

Iragarpen horren aurrean, Herrizaingo Sailak kontuz ibiltzeko eskatu die herritarrei, bereziki kostaldean eta itsasoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.