Itunak ez du EBren araudia lausotuko, Europako Batzordearen arabera

2016ko maiatzaren 2a
14:11
Entzun

Cecilia Malmstrom Europako Merkataritza komisarioak ziurtatu du Europako Batasunaren eta Ameriketako Estatu Batuen arteko TTIP itunak ez duela lausotuko EBren araudia kontsumitzaileen eta ingurumenaren babesaren alorretan.

Greeenpeacek hitzarmenaren negoziazioei buruzko hainbat agiri plazaratu ondoren hitz egin du Malmstromek: "EBren edozein akordio komertzialek araudia indartu egingo du".

Normaltzat jo du negoziazioa Malmstromek: "Normala da negoziazio batean bi aldeek ahalik eta helburu gehien lortu nahi izatea. Horrek ez du esan nahi beste aldeak eskariei men egitea. Ez du esan nahi aldeak erdideko akordio batera iritsiko direnik. Negoziazio batean oso urrun gaudengaietan, ez gara akordio batera iritsiko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.