Erreakzioak

Iturgaiz: "Eskandalua eta arduragabekeria da ETA bihar inpunitate osoz Donostiako kaleetan ibiltzea"

2003ko abuztuaren 9a
16:24
Entzun
EAEKo PPren presidente Carlos Iturgaiz "haserre" agertu da EAEKo Auzitegi Nagusiak hartutako erabakiaren aurrean. "Eskandalua eta arduragabekeria da ETA bihar inpunitate osoz Donostiako kaleetan ibiltzea", azpimarratu du.

"Alacanten, Santanderren eta Leioan bonbak jarri zituztenak Donostiako kaleetan izango dira bihar, baita haien alde aritzen direnak ere. Denak elkarrekin ibiliko dira", azpimarratu du Iturgaizek.

"Manifestazio honen bidez indarra emango zaioa ETAri, eta gure kaleetan ibiliko da. Zoritxarrez, zenbaitzuk, hiltzaileei kalean lasai ibiltzen uzten diete", gogorarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.