HZren baliogabetzea

Iurretako PSE-EEren egoitzaren aurkako erasoa gaitzesteko eskatu dio Jaurlaritzak HZri

2004ko maiatzaren 25a
16:06
Entzun
Iurretako (Bizkaia) PSE-EEren egoitzaren kontra izan den erasoari buruzko iritzia eman dezala eskatu dio HZri Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. "Gustatuko litzaiguke horri buruz Herritarren Zerrendak zer dioen entzutea, eta, halaber, beren ideiak defenditzeko herritar guztiei dagokien eskubidearen eta askatasunaren defentsa argia egitea", adierazi du Azkaratek.

Jaurlaritzako bozeramaileak erantsi du eskubide eta askatasun horiek eskatzen dituela HZk berarentzat, eta, beraz, irmotasun berarekin galdegin beharko lituzkeela besteentzat ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.