Jabi Agirreren euroaginduaren aurkako manifestazioa gaur, Azpeitian

Uztarria.com
2008ko azaroaren 8a
14:29
Entzun
Azpeitiko (Gipuzkoa) Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) jakinarazi duenez, Jabi Agirre euskal preso politikoari euroagindua jakinarazi diote, eta gaur horren kontrako manifestazioa egingo dute herrian. 19:00etan hasiko da ekimena, plazan.

Poisin (Frantzia) daukate preso gaur egun. 2003ko urtarrilean atxilotu zuen Frantziako Poliziak, ETAko kidea delakoan. Espainiaren esku geratzeko arriskua du orain.

Hain zuzen, gaur bertan bete du Frantziako Justiziak ipini zion zigorra eta gaur irten behar zuen espetxetik. Atzo adierazi zioten, ordea, bere aurkako euroagindua daukala, Espainiako Auzitegi Nazionalak eskatuta.

Hori iragartzen zenez, urriaren 21ean gose greba hasi zuen, eta zortzi kilo galdu ditu. Oraindik Frantzian jarraitu beharko du preso, euroagindu epaiketa egin eta epailearen erabakia ezagutu arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.