Jacques Coumet Hazparneko orain arteko kontseilari nagusiak lehiatik erretiratzea erabaki du, lehen itzulian bozen %29,45 bakarrik lortu ondoren. Orain arte beti lehen itzulitik irabazi izan ditu hauteskundeak. Beñat Intxauspek bozen %46,44 lortu ditu. Hirugarren dator Xabi Larre Elgar-ensemble-ekoa, bozen %10ekin. Dudarik gabe, abertzaleetatik oso hurbil dagoen hautagai honek, bertze abertzaleei boz anitz kendu die. Alabainan, AB, Segi Aitzina eta EAren artean, duela sei urte baino anitzez emaitza ahulagoa lortu dute.
ABko Xarlo Etxezaharretak bozen %19,63 lortu zuen duela sei urte, 816 bozekin. Aldi honetan, boz horiek, AB, Segi Aitzina, Elgar-ensemble eta EAko hautagaien artean banatu dira. Kako Saint-Esteben (AB), Xarlo Etxezaharreta (Segi aitzina) eta Manex Pagola (EA)-ren emaitzak gehitu eta, 438 boz baizik ez dira.
Hauteskunde kantonalak / Coumet lehiatik kanpo
Jacques Coumet lehiatik erretiratu da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu