Jaiez gozatzeko ehunka ekitaldi

2017ko abuztuaren 14a
14:34
Entzun

Antzezlanak, kontzertuak, herri kirolak, su festak... denetarik izango dute datorren larunbatetik aurrera Bilbora gerturatzen direnek. Berdintasun, Elkarlan eta Jaietarako zinegotzi Itziar Urtasunek laburbildu du datorren asterako programazioa. "Bederatzi egunez Europako aisialdi eskaintza zabal eta doakoena izango dugu Bilbon".

Hala, Aste Nagusiaren baitan eta urtero moduan, bederatzi gunetan banatuko dira ekitaldiak, eta musika izango da guztietan protagonista nagusia. Bizkaiko hiriburura gerturatuko direnen artean izango dira Amaral, MClan edota Morat. Horretaz gain, izango da bestelako eskaintzarik ere, besteak beste, haurrentzako jolas gunea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.