Munduko beste ekonomia handi batek ere gora egin du urteko hirugarren hiruhilekoan: Japoniakoak. Hango Barne Produktu Gordina (BPG) %4,8 hazi da uztailetik irailera artean, gobernuak jakinarazi duenez. Urteko bigarren hiruhilekotik %1,2 egin du gora -orduan atera zen atzeralditik.
Japonian 2007tik izandako hazkunderik handiena da gaur eman duten datua.
Lehengo astean jakin zen Alemaniako BPGk %0,7 egin duela gora hirugarren hiruhilekoan eta Frantziakoak %0,3.
Europako Banku Zentralaren (EBZ) arabera, euroaren eremuan 2010. urtearen erditik hasiko da ekonomia krisiari buelta ematen eta osatzen, "esportazioei eta gobernuek hartutako neurri makroekonomikoei esker". Hobekuntza pixkanakakoa izango da, graduala, EBZk iragarri duenez. "Hala ere, ziur ezin da esan halakorik".
Japoniako ekonomia %4,8 hazi da azkeneko hiruhilekoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu