Jasone Agirre kazetaria izango da EH Bilduren Bizkaiko zerrendaburua

2016ko uztailaren 30a
11:54
Entzun

Bizkaiko hautaketa prozesua amaitu ondoren, Jasone Agirre izango da EH Bilduren Bizkaiko zerrendaburua Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, Arnaldo Otegirekin (Gipuzkoa) eta Miren Larrionekin (Araba) batera.

Koalizioak nabarmendu duenez, hautaketa prozesuan parte hartzeko bide ugari eskaini dizkiete EH Bilduren oinarriei izenak proposatzeko eta botoa emateko: EH Bilgunean eta batzarretan zuzenean, Whatsapp eta Telegram bidez, eta EH Bilduren Komunitatea erabiliz.

Jasone Agirre Garitaonaindia 1968an jaioa da, Abadiñon (Bizkaia), eta ETBko albistegietan egiten du lan 1991. urtetik. EITBko Erredakzio Kontseiluaren sortzaileetariko bat izan zen, eta Berdintasun Batzordeko kidea da. Sariak jaso ditu indarkeria matxistaren inguruan egindako erreportajeengatik. Komunikazioaren teoriaren irakasle izan zen Mondragon Unibertsitatean; LABeko ordezkaria da ETBko Langileen Batzordean, eta, Gerediaga Fundazioan partaidea izateaz gain, Anboto Komunikabideetako presidentea da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.