Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiru ahaldun nagusiek -Xabier Agirrek, Jose Luis Bilbaok eta Markel Olanok, hurrenez hurren- bilera egin dute gaur Donostian, Luxenburgoren erabakia aztertzeko, eta Ibarretxek ondoren adierazi du "pozik" daudela, "berri ona baita, historikoa".
Orain EAEko kontzertu ekonomikoa "blindatu" egin beharko litzatekeela uste dute lehendakariak eta ahaldun nagusiek, eta kontzertuaren aurka bide judizialak uzteko eskatu dute. "PPri eta PSOEri esaten diegu utzi ditzatela erasoak, Europak argi jarri duelako gaia, kontzertuari babes erabakigarria emanda", esan du Ibarretxek.
Europako Batasuneko Auzitegiak EAEko Auzitegi Nagusiari eskatu dio Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ogasunek Elkarteen Gaineko Zerga murriztuta biltzen ez duten dirua kupoaren bidez konpentsatzen ote den argitzea. Ibarretxek adierazi du kupoaren kalkulua "oso argia" dela eta ez dagoela konpentsaziorik.
Kontzertuak ematen dizkien eskumen fiskalak erabiltzen segituko dutela gaineratu dute.
Jaurlaritza eta hiru Aldundiak "pozik berri historikoarekin"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu