Eusko Jaurlaritzak "gogor gaitzetsi" du ETAren atentatu saio eta, haren ustez, erakunde armatuak "desagertu beste etorkizunik ez du, euskal gizarteak eta ezker abertzale delakotik bertatik exijitzen dioten bezala". ETAk "inor ez" duela ordezkatzen dio Jaurlaritzak, "eta bere ekintzekin lortzen duen bakarra, mina eragitea eta euskal gizarteak bakean eta askatasunean bere etorkizuna erabakitzeko traba izatea da".
"Errealitatetik kanpo" egotea egotzi dio ETAri "Logroñoko kaleetan lehergaiz betetako autoa jartzeagatik".
Logroñoko herritarrei elkartasuna adierazi die, bide batez, Jaurlaritzak.
Jaurlaritza: "ETAk desagertu beste etorkizunik ez du"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu