Jaurlaritza: "Ideiak kartzelatzen ari dira"

2007ko abenduaren 20a
13:43
Entzun
Eusko Jaurlaritzak kritikatu egin du 18/98 auziko epaia, eta Espainiako Auzitegi Gorenak Auzitegi Nazionalaren erabakia atzera botako duen "konfiantza" daukala esan du Joseba Azkarraga Jaurlaritzaren Justizia sailburuak. Adierazpen instituzionala leitu du gaur, Gasteizen. "Moralki behartuta gaude erreakzionatzeko, ideiak kartzelatzen ari direla uste dugulako".

"Irakurketa politikoa da 'dena ETA da' esatea", adierazi du Azkarragak, eta "injustua" dela auzipetuei "askatasuna kentzea. Ez dago oinarri nahikorik haiek zigortzeko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.