Jaurlaritzak dio Ertzaintzak "modu arduratsuan" jokatu zuela igandean Gernika-Lumon

2009ko abuztuaren 18a
16:06
Entzun
Herenegun Gernika-Lumon (Bizkaia) istilu handiak izan ziren Ertzaintza eta euskal presoen aldeko kalejira egiten ari zirenen artean. Hogei lagun inguru zauritu ziren eta lau manifestari atxilotu zituzten. Horren ondotik, Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi du Ertzaintzak "modu arduratsuan" jokatu zuela.

Gernikako alkateak "gehiegikeriaz" aritu izana salatu zuen eta ertzainek "alarma piztu" zutela. Jaurlaritzako bozeramaileak alkatearen hitzak gaitzetsi ditu eta Ertzaintzak "egin beharrekoa egin" zuela berretsi du.

"Herriko festak izanagatik ere presoen aldeko kartelak eta mezuak kentzeko garaian ez da salbuespenik egin behar, horien aurkako ekintzak jarraitu behar dute, terrorismoa goratzea ez delako onartu behar", adierazi du Mendiak.

Gernikako Udalak deituta herenegun herrian bizi zen egoera salatzeko manifestazioa egingo dute, gaur arratsaldean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.