Jaurlaritzak erasoaz ezer ez esatea leporatu dio "ezker autonomistari"

2007ko maiatzaren 24a
15:35
Entzun
Eusko Jaurlaritzak gaitzetsi egin du gaur Zarautzen Joxean Elola Getariko Udalerako PSE-EEren zerrendako bigarrenaren autoari egin dioten erasoa, eta "ezker autonomistari" horretaz ezer ez esatea leporatu dio. Miren Azkarate Jaurlaritzaren bozeramaileak gogoratu du ezker abertzaleari lehengo astean ere dei egin ziola hautagaien kontrako "indarkeriaz" zerbait esan zezan, "baina ez genuen erantzunik jaso".

Haren ustez, "ezker autonomistaren gaurko egoeraz inork inolako erantzukizunik baldin badu, hori ETA da".

Ezker abertzaleari "ezker autonomista" deitu izanak "ez du azalpenen beharrik", Jaurlaritzak esan duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.