Jaurlaritzak esan du "kritikagarria" izan daitekeela Gorenaren erabakia, "baina ezin da indarkeria justifikatu"

2007ko urtarrilaren 23a
17:18
Entzun
Eusko Jaurlaritzaren ustez, Espainiako Auzitegi Gorenak Haika-Segi auzian hartutako erabakia "kritikagarria" izan daiteke, "baina inola ere ezin da indarkeria justifikatu". Hala, azkeneko egunetan izan diren kale erasoak "gogor gaitzetsi" ditu Jaurlaritzak. "Indarkeriak ez du zentzurik eta ez du ezer eraikitzen. Kale borroka antolatzen dutenek eta gauzatzen dutenek, zer ekarpen egiten dute bakeak beste aukera bat izan dezan?".

Kale erasoa gaur Gasteizen

Gaur arratsaldean Gasteizen Telefonicaren furgoneta baten kontrako erasoa izan da. Etxean egindako lehergailu batek eztanda egin du furgonetaren azpian. Kalteak izan ditu azpian eta albo batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.