Jaurlaritzak estatutu proposamen bat aurkeztea baztertu du Erkorekak

2016ko urtarrilaren 12a
15:53
Entzun

Autogobernurako lantaldean txostenak aurkezten ari dira legebiltzarreko taldeak, baina ez du hala egingo Eusko Jaurlaritzak. Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, hori egitea Jaurlaritzari "ez dagokion eremu batean sartzea" izango litzateke.

"Autogobernuaren inguruan taldeek beren proposamenak aurkezteko unea da", azaldu du Erkorekak, EAJrena goretsiz; jeltzaleena proposamen "irekia eta errealista" dela nabarmendu du, eta "akordio barneratzaile" bat lortzeko "elkarrizketarako eskaintza" proposatzen duela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.