Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak jakinarazi du 2010ean Nafarroako ikastolei ez dietela diru laguntzarik emango, hori Nafarroako Gobernuaren eskumena dela iritzita. "Nafarroaren eskumena baino ez da, hori garbi dugu", esan du El Mundo egunkariari eskainitako elkarrizketan.
Aurten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako gobernuak 1,8 milioi euro bideratu dizkie Nafarroako ikastolei. Lehiaketa publiko bidez eman izan die dirua, laguntza ez da agertu izan EAEko Argitalpen Ofizialean.
Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakariak eta Miguel Sanz Nafarroakoak uztailean egindako bileran iragarri zuten laguntza mota hori aztertu egingo zutela, zer egin erabakitzeko. Aurtengo maiatzetik PSE-EE dago Jaurlaritzan; aurretik beti EAJkoa izan zen lehendakaria, baina azkeneko urteetan PSE-EEk EAEko aurrekontuak babestu izan ditu -Nafarroako laguntza horiek jasotzen zituztenak, besteak beste-.
Aldiz, baliteke Espainiako Gobernuak bi milioi euro ematea Nafarroako ikastolei, PSOEk eta EAJk hori hitzartu baitute 2010eko Espainiako aurrekontuei buruzko akordioan. UPN ez da ados azaldu.
Jaurlaritzak ez die diru laguntzarik emango Nafarroako ikastolei
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu