Heriotza espetxean / Igor Angulo

Jaurlaritzak galarazi egin du Anguloren omenaldia

2006ko martxoaren 3a
15:51
Entzun
Astelehenean Cuencako espetxean(Gaztela, Espainia) hilotz agertu zen Igor Angulori omenaldia egitekoak dira bihar Santurtzi (Bizkaia) jaioterrian. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak, ordea, galarazi egin du ekitaldi hori. Prentsa ohar batean azaldu dutenez, omenaldi horretan "lelo mehatxatzaileak entzute eta ETA goraipatzeko" arriskua dagoelako hartu dute erabaki hori. Izan ere, Anguloren heriotza salatzeko egunotan egin diren ekitaldietan mahatxuak eta "terrorismoaren goraipatzea" gertatu direla argudaitu du Herrizaingo Sailak, eta bihar berriro errepika daitezkeela.

Santurtziko taberna eta denda asko itxita

Nolanahi ere, SanturtzikoMerkatarien Elkarteak eta ostalariek bat egin dute Igor Anguloren heriotza salatzeko gaurko greba orokorrarekin, eta ondorioz, taberna eta denda gehienak itxita daude; hala egongo dira 17:00ak arte.

Era berean, Ibaetako Foroa osatzen duten sindikatu eta elkarteek antolatuta elkarretaratze jendetsua egin da eguerdian Santurtzin Anguloren heriotza salatzeko. Hain justu, elkarretaratze hori egiten ari zirela zabaldu da Roberto Sainz presoa hil dela Aranjuezko kartzelan, eta kolpe handiaizan da han bilduta zeuden askorentzat. Besteak beste, ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE, ELB eta Hiru sindikatuek osatzen dute Ibaetako Foroa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.