Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez Auzitegi Gorenaren erabakia Konstituzioaren aurkakoa izan daitekeela uste du Jaurlaritzak: "Jaurlaritza ez da bere iritzian oinarritzen; kontuan hartzen du erabaki hori sinatu duten magistratuetako hiruk esan dutena". Hiru magistratu horien arabera legearen atzera begirako aplikazioa izango litzatekeela eta hori berariaz debekatzen du Konstituzioak.
Unai Paroten inguruko erabakiak bergizarteratze politika serioski zailtzen duela baieztatu du Azkaratek. Era berean, Auzitegi Gorenaren erabakiak "ñabardura politikoa" duela adierazi du. Erabaki honek preso batzuei eta besteei legea modu ezberdinean aplikatzea esan nahi du Jaurlaritzaren ustetan.
presoak
Jaurlaritzak uste du Auzitegi Gorenaren erabakia konstituzioaren aurkakoa izan daitekeela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu