Carlos Agirre Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak jakinarazi duenez, urtea Barne Produktu Gordinean (BPG) %3ko jaitsierarekin amaitzea espero dute, krisia dela-eta. Haren arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomia 2010 bukaera hasiko da krisitik irteten. "Hala ere, munduko ekonomiaren menpe egongo da".
Zergetan aurten %20 gutxiago jaso dutela adierazi du Agirrek eta, "zerbitzu sozialei-eta eusteko", zergak igotzearen alde azaldu da.
Jaurlaritzak uste du EAE 2010 bukaeran hasiko dela krisitik irteten
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu