Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko buruek eta Espainiako Barne Ministeriokoek batzarra egingo dute gaur

2007ko ekainaren 11
14:17
Entzun
Espainiako Barne Ministerioko iturriek jakinarazi dutenez, gaur arratsaldean erakunde horretako buruzagiek eta Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko arduradunek bilera egingo dute Gasteizen. Barne Ministerioaren ordezkari Alfredo Perez Rubalcaba ministroa, Segurtasun indazkari Antonio Camacho, eta Guardia Zibilaren eta Poliziaren zuzendari Joan Mesquida izango dira. Jaurlaritza, berriz, Javier Balza Barne sailburuak, Mikel Legarda Segurtasun sailburuordeak eta Ertzaintzaren zuzendari Jon Uriartek ordezkatuko dute. ETAk su-etena hautsi ondorengo egoera aztertuko dute.

Goizean, Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari Paulino Luesmarekin eta Guardia Zibilaren eta Espainiako Poliziaren EAEko buruzagiekin egin dute bilera Barne Ministerioko ordezkariek, Gasteizen bertan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.