Orain artean, eraikuntzen alorrean, Eusko Jaurlaritzaren ekarpen handia izan du Seaskak baina, Jaurlaritzan aldaketa egon dela-eta (EAJ-EA-EBren partez, PSE-EE sartu da), ekarpen hori eten egingo dela uste dute Ipar Euskal Herriko ikastolen elkarteko arduradunek. "Ikastolen oinarrietara itzuli beharko dugu, eta eraikuntzen erronka gure gain hartu osoki", erran zuen duela aste batzuk Paxkal Indo Seaskako lehendakariak.
Isabel Zelaa da Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu berria -gaur hartu du kargua-, eta adierazi du gustura joango dela Herri Urratsera -Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua joan izan da orain arte-. Zelaak esan du bihar ezingo duela joan, "agenda arazoengatik", baina hurrengo urtean joateko asmoa duela. Horretaz gain, Jaurlaritzak Ipar Euskal Herriko ikastolekin lankidetzan segitu nahi duela agertu du Zelaak.
Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu berria Herri Urratsera?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu