Martin Ugalde Kultur Parkearen kontrako operazioa

Jaurlaritzako lau sailburuk iragarri dute Donostiako manifestazioan izango direla

Josu Jon Imaz Industria sailburua, Miren Azkarate Kulturakoa, Joseba Azkarraga Justiziakoa eta Anjeles Iztueta Hezkuntzakoa dira ekitaldian parte hartzekoak

2003ko urriaren 18a
16:01
Entzun
Josu Jon Imaz Eusko Jaurlaritzako Industria sailburu eta gobernuko bozeramaileak, Miren Azkarate Kultura sailburuak, Joseba Azkarraga Justiziakoak eta Anjeles Iztueta Hezkuntzakoak gaur arratsaldean Donostiako manifestazioan izango direla iragarri dute. Horiez gain, euskal gizarteko ordezkaritza zabalak egin dut bat Kontseiluaren deialdiarekin.

Hala nola, EAJK, EAK, EB-IUk, ezker abertzaleak eta Aralar-ek ordezkaritzak bidaliko dituzte, ELA, LAB, CCOO, EILAS eta ESK sindikatuek bezalaxe. Elkarrik ere manifestaziorako deia egin du. Arratsaldeko 17:00etan abiatuko da manifestazioa Donostiako Antigua auzotik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.