'Euskal Y'-a

Jaurlaritzarekin egindako akordioaren antzekoa eskatu du Nafarroako Gobernuak

2005eko abenduaren 14a
19:55
Entzun
Nafarroako Herrilan sailburu Alvaro Mirandarentzat “eredugarria” da Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin Euskal Y-aren inguruan hitzartutakoa,eta Nafarroarentzat antzeko akordioa eskatu dio Espainiako Gobernuari. “Eskumen maila, harreman ekonomiko eta gaitasun tekniko bera dauzkate Nafarroak eta EAEk horrelako lanak aurrera eramateko, baina zalantza dugu Rodriguez Zapateroren gobernuak bi erkidegoak maila berean hartuko dituela”.

Espainiako Gobernuarekin antzeko akordioa lortzen ez badute “bi administrazioen arteko harremanak krisi larrian” sartuko direla esan du Mirandak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.