Alakrana Bermeoko atunontziaren (Bizkaia) bahiketaren balorazioa egin dute gaur Bermeo, Mundaka eta Santurtziko alkateek, Ondarruko batzordeko Felix Aranbarri lehendakariak eta Sabin AnuzitaBilboko zinegotziak -guztiak EAJkoak- eta Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren "axolagabekeria eta mesprezua" salatu dute. Jaurlaritzaren jarrera "askoz ere ulergaitzagoa eta mingarriagoa" izan da guztientzat, gertutasunagatik, eta Patxi Lopez lehendakaria une oro Espainiako Gobernuaren "kudeaketa negargarria" justifikatzen saiatu dela gaitzetsi dute. Familiekiko "sentiberatasun eza" salatu dute eta horiek bahiketari buruzko informazioa jaso dutenean, "zeharkakoa eta zatikakoa " izan dela.
"Beharrezkoa da balorazio arduratsu, kritiko eta kontsekuentea egitea eta inprobisatu gabeko kudeaketa penagarria" ez errepikatzeko unea dela nabarmendu dute Bermeo, Mundaka, Santurtzi eta Ondarroako ordezkariek. Jose Luis Marcos Merino Sestaoko alkatea (PSE-EE) ez da agerraldian izan. Haren ustez, "behin itsasontzia askatuta gure lana amaitu da eta nik alkate bezala ez daukat asmorik egoera hau kanpaina politikoa egiteko erabiltzeko. Horregatik, une honetatik aurrera ez dut beharrezko jotzen adierazpenak egiten jarraitzea". Atzo askatu zuten Alakrana-ko zazpi marinel herri horietakoak dira.
Zazpi marinelen herrietako ordezkariek nabarmendu dute itsasontzia Indiko Ozeanoan piraten esku bahituta egon den egunetan, ez dutela deirik jaso, ez Jaurlaritzaren ezta Espainiako Gobernuaren aldetik ere.
=b'Alakrana'-ren patroaik eskifaiako kide batzuk gaixo daudela dio=b
Ricardo Blach Alakrana-ko patroiak gaur goizean adierazi duenez eskifaiako 36 kideetako batzuk gaixo daude, "baina itsasontzian dagoen erizain bat haiek artatzen ari da". Alakrana Seychelle uharteko Victoria portura bidean da bi itsasontzi eta helikoptero batek babestuta. Portura ostiral goizaldean iristea espero dute. Han hegazkin bat hartuko dute marinelek eta etxerako bideari ekingo diote.
Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren "axolagabekeria eta mesprezua" salatu dute alkateek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu