Eusko Jaurlaritzak otsailaren 5etik 16ra artean 3.332 herritarri egindako inkestaren arabera, EAJk irabaziko lituzke martxoaren 1ean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, 27 diputatu lortuta (azken legealdian 22 eduki ditu). PSE-EEk bukatuko luke bigarren, 26 legebiltzarkiderekin (+8).
EAJ-EA-EA Jaurlaritzako hirukoak 34 diputatu lituzke; gehiengo osotik laura legoke, beraz. EAk 4 lituzke (-3) eta EBk 3 (berdin). Aralarrek, berriz, 2 (+1).
PPk 13 legebiltzarkide eskuratuko ditu (-2), inkestaren arabera. PSE-EEk eta biek, ondorioz, 39 lituzkete, gehiengo osoa. UPyDri ez dio eserlekurik ematen inkestak.
Herrialdeka, PSE-EE litzateke irabazle Araban eta Gipuzkoan, eta EAJ Bizkaian.
D3Mren botoak baliogabe bezala jo ditu Jaurlaritzak. Honen inkestak dioenez, hautesle plataforma hark Gipuzkoan %15 lortuko luke, Bizkaian %8 eta Araban %7. 2005eko bozetan EHAK-k 9 eserleku lortu zituen, botoen %12,4.
Jaurlaritzaren inkestaren arabera, EAJk irabaziko lituzke hauteskundeak eta PSE-EE legebiltzarkide batera luke
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu