Jaurlaritzaren ustez, Espainiako Gobernuaren erabakiak "tentsioa jaisten lagundu" egingo du

2007ko martxoaren 1a
17:43
Entzun
Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak esan du Iñaki de Juanak zigorraren bukaera etxean beteko duela-eta, horrek auzi honetako "tentsioa jaisten lagundu" egingo duela, eta dei egin dio presoari gose greba utz dezan [presoak gose greba uzteko erabakia hartu aurretik esan du hori Jaurlaritzak].

Espainiako Gobernua berak sortutako egoeran dagoela iritzi dio Azkaratek, "bere garaian orduko Justizia ministroak jendaurrean erreparorik gabe esan zuelako De Juana aske ez izateko inputazio berriak asmatuko zituztela. Egoera ulertezina da, kasu hau neurrigabekoa da eta Gobernuak berak konpondu behar du".

Hori dela-eta, Azkaratek adierazi du ez dutela onartuko EAEko erakundeei leporatzea De Juanaren egoera. Hala ere, Espainiako Gonernuak espetxe eskumena behin eta berriro ukatu diela gogorazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.