Eusko Jaurlaritza kritiko azaldu da Espainiako Auzitegi Gorenaren azken autoarekin -AS hautesle plataforma denak balio gabe jo ditu eta EAE-ANVren 133 zerrenda ere bai-, eta, Jaurlaritzak onartu duen adierazpenean, Alderdien Legearen kontra egin du, batik bat. Lege horrek "ondorio ezin okerragoak" dakarzkio euskal gizarteari, "milaka euskal herritar susmagarritzat jotzen ditu" eta, hala, "segurtasun juridikoa eta botere banaketa birrinduta" geratu dira. Joseba Azkarraga Justizia sailburuak irakurri du gaur adierazpena.
Jaurlaritzak iritzi dionez, Alderdien Legeak "interes politiko eta alderdikoei erantzuten die, eta orain infiltrazio eta kutsadura teoria eraikitzen ari dira. Auziak ez du goia jo".
Ezker abertzaleak Jaurlaritzari erantzun dio ez duela balio Alderdien Legea kritikatzeak soilik, "gero balio gabe jotako hautetsien lekuak jartzen dituztelako".
Jaurlaritzaren ustez, "segurtasun juridikoa birrinduta" geratu da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu