Jende askok sinatu du atxiloketa salatzeko agiria

Unibertsitateko irakasleak, komunikabideetako arduradun eta kazetariak, editoreak zein idazleak daude izenpetzaileen artean

2004ko apirilaren 1a
19:44
Entzun
Alfontso Martinez Lizarduikoaren atxiloketa salatzeko agiri bat izenpetu dute hainbat lagunek. Haien artean, unibertsitateko hainbat irakasle daude; hala nola, Paulo Iztuetan, Fito Rodriguez, Pedro Albite, Txema Ramirez, Xabier Isasi, Josu Amezaga, Laura Mintegi, Iñaki Zabaleta, Mikel Zurbano, Begoña Zalbidea, Nati Abril, Javier Sadaba eta beste hainbat. Euskalgintzako kideak ere bai, besteak beste, Xabier Mendiguren Bereziartu Kontseiluko idazkari nagusia eta Juan Inazio Hartsuaga Behatokiko zuzendaria. Halaber, bat egin dute agiriarekin Xabier Mendiguren Elizegi, Gorka Arrese zein Olatz Osa editoreek. Mertxe Aizpurua 'Gara'-ko zuzendaria, Martxelo Otamendi 'Berria'-koa eta Feliz Iriarte 'El Periodico de Alava'-koa ere sinatzaileen artean ageri dira Maddalen Iriarte kazetaria bezalaxe. Honakoak, izenpetu duten agiria eta sinatzaileen zerrenda dira:

"Alfontso Martinez Lizarduikoaren atxiloketa dela-eta, agiri hau izenpetzen dugunok zera adierazi nahi dugu:

* Atxiloketa bera salatzen dugu. Martinez Lizarduikoa oso pertsona ezaguna da euskara eta euskal kulturaren alde egin duen eta egiten duen lanagatik. Lan hori normal-normal egiten du, egungo argiz eta leku jakin batzuetan, esaterako, Unibertsitatean bertan. Bestalde, aspaldi bizi da leku finko batean, bere familiarekin. Hitz gutxitan: zeharo txertatuta dago euskal gizartean. Beraz, Garzonek zerbait galdetu nahi bazion, deklaratzera deitu baino ez zuen. Martinez Lizarduikoak deialdi horri muzin egingo ziola pentsatzeko inolako arrazoirik ez zegoen eta ez dago.

* Atxiloketa egiteko modua ere salatu nahi dugu, atxiloketa baino gehiago bahiketa baten traza guztiak izan dituelako. Etxera iristear zegoela jarri dizkiote esku-burdinak, atarian, seguru asko balizko lekukoen begirada deserosoak saihesteko. Hala ere, auzokoen bidez andrea eta semea enteratu eta argibideak eskatzera joan dira. Eta, argibideak eman beharrean, atxiloketa burutu duten poliziak ihesi joan dira. Arestian esan bezala, atxiloketa baino gehiago bahiketa-itxura izan du.

* Zoritxarrez, eta hori ere salatu beharrean gara, modu hauek, tartean euskal herritarrak direlarik, ohiko dira Entzutegi Nazionalean, eta bereziki Bartasar Garzonen ekinbidean. Bada, ohiko diren arren, gu ez gara ohitzen, eta Alfontso Martinez Lizarduikoarekin eginiko bidegabekeria salatu nahi dugu.

* Azkenik, atxilotua lehenbailehen kalean, etxean edota Unibertsitatean behar dugula adierazi nahi dugu."

Paulo Iztueta

Fito Rodriguez

Pedro Albite

Xabier Oleaga

Santiago Alba Rico

Sustrai Colina

Belen Martinez

Floren Aoiz

Txema Ramírez de la Piscina

Camino sáiz Cía

Gotzon Egia

Sonia Gonzalez

Patxi Zabalo

Xabier Isasi Balanzategi

Xabier Mendiguren Elizegi

Javier Etayo (Tasio komikilaria)

Josu Amezaga

Laura Mintegi

Lutxi Larrazabal

Angel Zelaieta

Iñaki Berazategi

Mitxel Sarasketa

Eider Rodriguez (Txalapartako editorea)

Oroitz Manterola (Gure Liburuak)

Iñaki Zabaleta Imaz

Juan Inazio Hartsuaga (Behatokiko zuzendaria)

Leire Zugasti

Karmele Lopez de Ipiña

Luisa Reizabal

Miguel Angel Barcenilla

Iñaki Gil de San Vicente

Yosune Gurrutxaga

Kizkitza Gil de San Vicente Gurrutxaga

Hiart Gil de San Vicente Gurrutxaga

Mikel Zurbano

Iñigo Elkoro

Gorka Arrese (editorea)

Amaia Astobiza Uriarte

Eba Carrascal

Joxean Lozano Murga (abokatua)

Iñigo Santxo Uriarte (abokatua)

Idoia Goirigolzarri Erkoreka (Idazkaria)

Rafael Saiz Elizondo

Josu Cerrato

Juan Hernandez Zubizarreta

Joxerra Zabala

Hasier Etxeberria

Juan Del Barrio

Justo De La Cueva

Iñigo Uribetxebarria Prat

Juan Antonio Korta (ELA)

Gabriel Zeberio (ELA)

Jose Luis Orella Unzue

Xosé Estévez

Anjel Valdés (Elkar disketxea)

Begoña Zalbidea

Nati Abril

Iñaki Zabaleta Urkiola

José Mª Caminos

Iñaki Azkune Mendia

Marta Agirrezabala (biologoa)

Marije Intxausti (EHNE Gipuzkoako lehendakari ohia)

Helene Armentia Artzak

Agurne Barruso Lazkano

Leire Arrizabalaga Aranbarri

Imanol Azkue Ibarbia

Agurtzane Loidi Larrañaga

Arantza Ruiz de Larrinaga Olaizola (Elhuyar Aholkularitzako langileak)

Mikel Vazquez Elizari

Anaje Urkola

Amelia Jauregi

Iñaki Elduaien

Juan Manuel Erasun

Josune Agirrezabala

Jesus Murua

Begoña Aldalur

Lide Azkue Iruretagoiena- Elhuyar

Montse Maritxalar

Javier Sadaba

Jose Luis Otamendi

Alaitz Imaz

Itziar Aurrekoetxea

Ana Urkizu

Andoni Lekuona

Aitor Bengoetxea

Felix Iriarte- Director de El Periodico de Alava

Xabier Mendiguren Bereziartu-Kontseilua

Iñaki Alegria

Maribi Ugarteburu

Bertol Arrieta

Karmele Elizaran

Paddy Rekalde

Eneko Agirre

Mariaje Jauregi

Monse Ortiz Pons

Teresa Toda

Coro Urzelai- irakaslea

Silvana Ostiza

Xabier Aranburu Zinkunegi

Eñaut Elorrieta

Pedro Pablo Arrinda

Aitziber Lasa Iglesias

Maider Zapirain

Ainara Sarasketa

Oriol Martí

Lutxo Egia

Iñigo Iruin

Luix Barinagarrementeria

Ane Urtxuegi

Juan Javier Iturralde

Antton Gurrutxaga

Ritxi Aizpuru (Oihuka)

Maddalen Iriarte-kazetaria

Luis Mari Elizalde

Oiane del Cura

Jon Ander Elorriaga-EHUko irakaslea

Nerea Goizueta

Itziar Nogeras

Andoni Eizagirre

Mario Zubiaga

Xabier Artola

Fernando Plazaola

Olatz Osa-editorea

Alexander Ugalde-UPVko irakaslea

Maria Colera Intxausti, itzultzailea

Enetz Ezenarro Arriola

Idoia Gillenea Mujika, itzultzailea

Josu Juaristi, GARAko zuzendaria

Txisko Fernandez, GARAko erredaktore burua

Joxerra Bustillo, GARAko Iritzia saileko burua

Xole Aramendi, GARAko Kultura saileko burua

Gurutze Jauregi, BERRIAko kazetaria

Aitor Sarriegi, bertsolaria

Marije Lezeta Ibabe, BELAXE itzulpen zerbitzuko kidea

Irene Txurruka Urkidi, BELAXE itzulpen zerbitzuko kidea

Maite Solozabal Urrusolo, BELAXE itzulpen zerbitzuko kidea

Nuria Fernandez de Arroiabe Aranburuzabala, BELAXE itzulpen zerbitzuko kidea

mari carmen agirre roncales

pello epeldegi garmendia

ignacio franco gilisagasti

mamen otxoa etxeberria

loli intxausti leal

juan colera herrero

Petra Elser, itzultzaile-interpretaria

Angel Bidaurrazaga, EHUko Medikuntza Fakultateko irakaslea

Markos Zapiain Agirre

Arantza Rico Martínez, Nekazal Ekoizpen Departamendua, Arrosadia kanpusa Iruñea

Olatz Berasategi

Iñigo Urrutia

Begoña Otazua, EHUko irakaslea

Jesus Garmendia Elorza

Jose Ramon Leitza

Antton Elosegi, UPVko irakasla

Urko Vivar Larrakoetxea,HUHEZI fakultateko langilea eta LANKI ikertegiko kide

Martxelo Otamendi, BERRIAko zuzendaria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.