John Carlini ez diote utzi Arnaldo Otegi elkarrizketatzen

2010eko otsailaren 5a
15:27
Entzun
John Carlin (Londres, 1956) idazle eta kazetariak jakinarazi du Arnaldo Otegi presoa eta ezker abertzaleko kidea elkarrizketatu nahi duela Navalcarnero kartzelan (Espainia), honek onartua duela elkarrizketa ematea, baina Espainiako Espetxe Zuzendaritzak ez duela utziko egiten, ez dio baimenik eman.

Carlinek dio ezagutzen duela Otegi lehendik. Brian Currin hegoafrikar eta Euskal Herrian Eztabaida eta Bakea sustatzeko Nazioarteko Ekimeneko partaidea ere ezaguna du, eta Currinek berak ezagunak ditu ezker abertzaleko kideak Euskal Herriko azkeneko bake prozesuaz geroztik. Hain justu, iazko urrian Donostian izan zen Currin, Lokarri-k antolatuta hitzaldia ematen, eta ezker independentistaren ekimen berria babesteko eskatu zuen.

Carlis Playing the Enemy: Nelson Mandela and the Game that Made a Nation liburuaren egilea da, eta Invictus film estreinatu berria lan horretan oinarrituta dago. 1989-1995 artean The Independent Erresuma Batuko egunkariaren Hegoafrikako berriemailea izan zen, eta gaur egun El Pais Espainiako kazetan idazten du, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.