Jonan Fernandez: "Aldeen arteko konfiantza krisia dago"

2006ko azaroaren 14a
16:38
Entzun
Baketik bakearen aldeko ikerketa zentroko zuzendari Jonan Fernandezen iritzian, Euskal Herriko konponbide prozesuan "aldeen arteko konfiantza krisi" bat dago. Konfiantza krisi horren errua, ustez ETAk egindako "pistolen lapurretak, kale borrokaren berpizteak eta presio judizialak" dute, Fernandezen iritzian.

Gauzak horrela, bi urgentzia ikusten ditu Fernandezek: "giza eskubideen arloan pausoak ematea, batetik, eta alderdi politikoek gutxieneko adostasunen inguruko zerbait gizarteratzea, bestetik". Izan ere, Fernandezen iritzian gizarteak horretarako beharra du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.