1992ko abenduaren 13an Elkarri sortu zenetik Jonan Fernadez (Tolosa, 1962) izan da gizarte mugimendu horren aurpegi ezagunena. 30 urte besterik ez zituen orduan, baina arlo publikoko lanean esperientzia handia: Batzurizarpa Tolosako gazte asanbladan ibili zen buru belarri 80ko hamarkadako lehen urteetan, eta HBko zinegotzi ere izan zen. Baina Euskal Herriko gizarte bizitzaren plazara Irurtzun-Andoain autobiaren iguruan sortutako gatazkak, eta errepide proiektuaren aurkako mugimenduan egindako gidaritza lanak (Autobidearen Aurkako Koordinakundean aurrena, eta Lurraldea mugimenduan ondoren) eraman zuen; bereziki, mugimendu horren buru zela Gipuzkoako Diputazioarekin eta Nafarroako Gobernuarekin autobidearekin beste trazatu bat hitzartu izanak.
90.eko lehen urteetan puri-purian egon zen autobiaren inguruko gatazka. Igurumen arlo hutseko auzi izateari utzi,eta alderdi politikoek zein ETAk gaiaren inguruko jarrera argia hartu zutenez, kutsu politiko nabarmena hartu zuen. Ondorioz, Lurraldeak erakundeekin lortutako akordioak garrantzia politiko handia izan zuen. Hain justu, Elkarri sortu zutenen asmoen oinarrian Irutzun-Andoain autobiaren inguruko akordioaren esperientzia baliatzea zegoen. Horrela, Lurraldea taldearen bozeramaile nagusiak —Jonan Fernandez eta Bittor Aierdi— Elkarri-ko eledun bihurtu ziren.
Soslaia
Jonan Fernandez, betidanik gizarte mugimenduetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu