Gaurko egunez Koranaren kopiak erretzera deituta mundu osoko musulmanen haserrea piztu zuen Terry Jones apaiz protestanteak atzera egin du azken orduetan, eta NBC telebista katean adierazi berri du Korana ez duela erreko, "ez gaur, ez inoiz".
Raymond Kelly New York-eko Polizia Saileko buruak jakinarazi du "unero zaintzan" izango dutela Jones, hau hiriaren den artean. Jonesen "segurtasuna" zaintzeko asmoa du Poliziak hala, baita "beste edozein arazo" saihesteko ere.
Jones apaiz protestanteak hitz eman du Korana ez duela inoiz erreko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu