Jordanian manifestazioa egin dute prentsa askatasuna aldarrikatzeko

2011ko uztailaren 22a
17:13
Entzun

Ehundaka jordaniar irten dira gaur kalera, 'hedabideen askatasun eta duintasunaren ostirala' deitu diotenera.  Hainbat hiritan deitu dira prentsa askatasuna aldarrikatzeko protestak, kazetariei egindako erasoen ostean.

Izan ere,  aurreko ostiralean hamar kazetari inguru kolpatu zituen Poliziak protesta batean. Mazen Saket Barne ministroa ere bertan izan da, "segurtasun indarrek adierazpen askatasuna zein komunikabideetako langileak babestu" behar dituztela berresteko.

Abdala II Jordaniako erregeak ere Poliziaren jokaera kritikatu zuen atzo, "justifikaezina" zela aitortuz. Gizartean kritika asko piztu zituen kazetariei egindako erasoak eta gizarte eragileek zein oposizioko taldeek gaitzetsi zuten gertaera.

Horretaz gain, gobernuari erreformak ere eskatu dizkiote manifestazioan, eta baita Israelekin duen bake hitzarmena indargabetzeko ere. 

Protesta amaitzeko, AEBko banderak erre zituzten, herrialde horrek Israeli emandako babesa arbuiatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.