Cornella de Llobregat, 1974

JORDI EVOLE

2018ko maiatzaren 24a
12:05
Entzun

Telebistako aurkezle ezaguna da Jordi Evole, La Sexta telebistak ematen duen Salvadosprograman. Ikus-entzunezko kazetaritza ikasi zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta gaztetatik hasi zuen bere ibilbide oparoa, besteak beste, Radio Barcelonan, SER eta Telecincon. 2000. urtean, La cosa nostra TV3ek ematen zuen umorezko programan hasi zen, eta El follonero pertsonaia interpretatzen hasi zen. Jende askok ezizen horrekin ezagutzen du gaur egun ere Evole Katalunian. 2008an hasi zen Salvados programa emititzen A3 Mediarentzat, eta arrakasta handia izan du. Adibide baterako, Evolek 3,1 milioi jarraitzaile ditu Twitter sare sozialean. Bere iritziak ere eman izan ditu auzi politiko garrantzitsuenei buruz, besteak beste, El Periódico egunkarian, astero-astero. Evolek hainbat programa egin ditu Euskal Herriko gatazka politikoari buruz. Duela hilabete batzuk Arnaldo Otegi EH Bilduko bozeramailea elkarrizketatu zuen, espetxetik atera berritan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.