Jose Antonio Rubalkabak uste du hirukoa "likidazio fasean" sartuta egon daitekeela

2007ko ekainaren 23a
15:15
Entzun
Jose Antonio Rubalkaba EAJren Gasteizko legebiltzarkideak gaur esan du EAJk, EAk eta EBk Eusko Jaurlaritzan osatzen duten hirukoa "likidazio fasean" sartuta egon daitekeela, maiatzaren 27ko udal eta foru hauteskundeen ondoren udal batzuetan eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan "ez direlako bere konpromisoak".

Atzo EBk PSE-EEren alde egin zuen Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea hautatzean, "eta badirudi baten batek hirukoa hiltzea nahi duela", adierazi du Rubalkabak Radio Euskadin. "Honek horrela jarraitzen badu, EAJkook pentsatu beharko dugu hirukoa hilda dagoela, eta erabakiak hartu beharko dira".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.