Jose Bono: "Inolako proiekturik ezin izango du Espainiaren batasuna apurtu"

2005eko urtarrilaren 6a
16:05
Entzun
"Inolako proiekturik ezin izango du Espainiaren batasuna apurtu". Hala mintzatu da gaur Espainiako Defentsako ministro Jose Bono Espainiako Pazko militarraren eguna ospatzeko eskaini duen hitzaldian. "Armadak Espainiako Konstituzioa onartu eta defendatu egingo du. Izan ere, Konstituzioa defendatzeak herritar guztien arteko berdintasuna sakontzea dakar. Konstituzioa da gure erakunde guztien zilegitasuna bermatzen duena, eta inolako proiekturik ezin izango du horrekin apurtu". Jose Bonok Gabon zoriontsuak opatu die ekitaldira hurbildutako militar eta guardia zibilei. "Aurtengo ekitaldian ideia argi bat zabaldu nahi dugu: askatasun gehiago, gure artean muga gutxiago, elkartasun gehiago eta Konstituzioa gehiago; hots, Espainia gehiago".

Espainiako erregeak "Konstituzioaren espiritu bateratzailea" zaintzea eskatu du

Espainiako Juan Carlos I erregea "Espainiako Konstituzioaren espiritu bateratzailea zaintzea" eskatu du. "Espainiaren batasuna, garapena eta askatasuna babesteko ezinbestekoa da Konstituzioa babestea". Militarrei eta guardia zibilei zuzendu zaie Espainiako erregea. "Konstituzioari zor diogun errespetutik abiatuta, denon artean Espainia eraikitzeko egin behar dugu lan".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.