Astebete egin du jada ospitalean Jose Camacho hernaniarrak. Otsailaren 15ean atxilotu zuen Guardia Zibilak, Ibai Beobide ustezko etakidea etxean hartzea egotzita. Inkomunikatu egin zuten, eta hirugarren egunerako ospitalera eraman behar izan zuten. Guardia Zibilak adierazi zuen atxilotu aurreko eritasun baten ondorioz zegoela erietxean; ordea, AAMk ukatu egin du Camacho gaixo zegoenik, eta salatu du guardia zibilen torturaren ondorioz dagoela erietxean.
Camachok salatu zuen guardia zibilek ariketa fisiko ugari eginarazi zizkiotela inkomunikazio aldian, eta horren ondorioz gihar bat hautsi zitzaiola. Gainera, odolean infekzioa hartu zuen, zelulak hil zitzaizkiolako. Odol infekzioa gainditu ezinik dago erietxean.
Jose Camachok ospitalean jarraitzen du, odoleko infekzioarekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu