Txirrindularitza

Jose Luis Arrieta nafarrak eskuratu du Espainiako Vueltako 19. etapako garaipena

2006ko irailaren 15a
18:52
Entzun
AG2R taldeko txirrindulari nafarra izan da Espainiako Vueltako 19.etapako azkarrena. Jose Luis Arrietak bost ordu 30 minutu eta 14 segundo behar izan ditu Jaen eta Ciudad Real arteko 205 kilometroak egiteko.

Uhartekoa izan da indartsuena azken metroetan eta berarekin batera ihesaldian zihoazen beste hiru txirrindulariak mendean hartu ditu. Astana taldeko Aleksandr Vinokourov Vueltako liderra izaten jarraitzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.