Joseba Imanol Kortazar presoa aske geldituko da gaur, sei mila euroko bermea ordainduta, Askatasunak jakinarazi duenez. 2002ko azaroaren 19an atxilotu zuten Langoko (Frantzia) hospitalean, ETAkoa izateaz akusatua, eta sei urteko espetxe zigorra jarri zioten.
Kortazar Espainiaratu egin zuten joan den ekainaren 10ean, Frantzian zigorra bete ondoren. Espainiako Estatuan sumario bat zuen irekita (Batasunaren aurkakoa), eta Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak espetxeratzeko agindua eman zuen.
Abokatuek Kortzar aurrez epaitua izan zelako, hura sumariotik kentzea eskatu zuten, eta errebisioa ere bai. Bigarren eskaera kontuan hartu eta Garzonek presoa bermepean aske uzteko erabakia hartu du.
Kortazar urte hauetan Frantzian Fleury Merogis, La Sante, Osny, Fresnes, Les Beaumettes, Salon de Provence eta Aix Luynes kartzelatan eduki dute, eta Espainian Soto del Realen.
Joseba Imanol Kortazar presoa aske utziko dute gaur, bermepean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu