Auzitegi Nazionala

Josu Jon Imaz: "Gizarteak nahi ez duen argazkia da"

2006ko martxoaren 30a
17:17
Entzun
Arnaldo Otegi espetxetik laster irtetzea desio duela esan du Josu Jon Imaz EAJko presidenteak, bai ikuspuntu pertsonaletik, bai politikotik. Imazen iduriko, kartzelatze hori iraganeko kontuen ondorio da, zehazki, Espainiako Alderdien legearen emaitza. Iraganeko ildo horiek gainditu egin behar direla erantsi du.

"Esango nuke euskal gizarteak nahi ez duen argazkia dela, batez ere, horretarako arrazoirik ez dagoenean. Azken batean, Arnaldo Otegi indar politiko baten ordezkaria da, ordezkari politiko bat da, eta gure ustez alderdi baten ilegalizazioak ez du zentzurik. Inoiz ez badu izan, eta guk beti hala defenditu dugu EAJren izenean, orain, horrelako momentu batean zentzu gutxiago du. Iraganeko argazki bat da, eta espero dudana da hurrengo orduetan gainditzea, eta berri tamalgarri honek beste ondoriorik ez izatea", esan du Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.