Juan Carlos Arruti presoari "bizi osoko" zigorra jarri diote

2010eko otsailaren 10a
17:29
Entzun
Espainiako Auzitegi Gorenak 2019ko irailera arte luzatu dio zigorra Juan Carlos Arruti presoari (Azpeitia, Gipuzkoa), Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) gaur jakinarazi duenez; hala, 197/06 doktrina ezarrita, hari "bizi osoko" zigorra jarri diotela salatu du. Izan ere, AAMk dio Arrutik 2009ko irailaren 10ean bete zuela zigorra eta kalean beharko zukeela ordutik.

Guardia Zibilak atxilotu zuen Arruti, 1989ko irailaren 16an Irunen (Gipuzkoa), ETAkoa zela egotzita, eta geroztik Espainiako espetxeetan eduki izan dute sakabanatuta. Gaur egun, Cordobako kartzelan dago, Azpeititik 780 kilometrora.

AAMk 197/06 doktrina bertan behera uzteko eskatu dio Espainiako Gobernuari, eta zigorra beteta duten euskal preso politikoak aske uzteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.