Juan Lopez Uralde (Donostia) Espainiako Estatuan Greenpeace ingurumen erakundeak daukan zuzendariaren aurka urtarrilaren 7ra arteko "badaezpadako" kartzela zigorra" eman du Kopenhageko (Danimarka) auzitegiak, atzo gauean Kopenhagen bertan klima aldaketari buruzko biltzarreko afarian "modu ilegalean" sartu izana egotzita. Greenpeaceko beste bi kideren kontra ere zigor bera eman du -norvegiarra eta suitzarra dira biok-.
Munduko estatuetako ehunen bat buru afaltzen ari ziren aretoraino sartu ziren hirurak, segurtasun neurriak gaindituta. Besteak beste, Angela Merkel Alemaniako kantzillerra, Gordon Brown Erresuma Batuko lehen ministroa, Lula da Silva Brasilgo presidentea, Hugo Chavez Venezuelakoa, Nicolas Sarkozy Frantziakoa eta Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiakoa zeuden afaltzen, baita Danimarkako Gobernuko eta errege familiako kideak ere.
Danimarkako Poliziak ingurumen taldeko beste 22 lagun atzeman zituen ondoren, eta gero libre utzi zituzten.
Juan Lopez Uralderen aurka "badaezpadako" kartzela zigorra eman dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu