Juan Luis Ibarra: "Epaia bete egin behar da, ez saihestu"

2013ko azaroaren 12a
11:34
Entzun

EAEko Auzitegi Goreneko presidente Juan Luis Ibarrak argi dauka: "Auzitegiek leialtasunez bete behar dute epaia, eta ez saihestu". Epaia aplikatuko den itxaropena azaldu du Eusko Legebiltzarreko korridoreetan kazetariei egindako adierazpenetan, Estrasburgogo Auzitegian iristen baita bururaino "bermeen sistema".

Iñaki Subijana Gipuzkoako Auzitegiko presidentearen irudiko, berriz, "demagogia gehiegi eta pedagogia gutxiegi" egiten ari da Parot doktrinaren kontrako epaiarekin. Politikariei eskatu die herritarrekin "ahalik eta gardenen eta ulerkorren" jokatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.