Euskal presoak

Juan Mari Etxabarri presoa ospitaleratu dute

Berria
2017ko abuztuaren 5a
14:45
Entzun

Juan Mari Etxabarri euskal presoa Sevillako Virgen Macarena ospitaleko larrialdietan ospitaleratu dute, pneumonia bat dela eta, Sortuk azaldu duenez. Medikuek jakinarazitakoaren arabera, Etxabarriren egoera egonkortu da, eta hobetzeko bidean dago.

Sortuk salatu du Etxabarriren kasua ez dela "kasu bakana", eta Espainiako eta Frantziako estatuen espetxe politikarekin lotu du. "Azken egunotan, Kepa del Hoyo hil da, eta Mikel Arrieta larriki gaixo daudenen zerrendara gehitu zaigu. Gertakariok espetxe politika anker baten ondorio garbiak dira, euskal militante independentiston aurka diseinatutako salbuespenezko espetxe politikarenak, alegia".

Sortuk dio ez dela "kasualitatea" gaixo dauden presoen zerrenda "gero eta handiagoa" izatea. Preso horiek "kaleratu" eta "sakabanaketa amaitzeko", Euskal Herriko eragile politiko, sozial eta sindikalei dei egin die "egoera anker" hori amaitzeko bide orri bat adosteko. "Elkarbizitza eta normalizazio politikoa lortzeko preso, iheslari eta deportatu guztiak etxean eta bizirik behar ditugu", azpimarratu du Sortuk

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.